Historioa kuadernoa
Musikaren sorrera.
Musikaren historia, gizonaren historiarekin hasten dela esan
dezakegu.Hona hemen, sorrera horrekin zerikusia
duten teoria ezberdinak:- Batzuen ustez, musika, gizonen hizkuntzetik dator: hitzen entonazio ezberdinak instrumentuetara pasatzean sortzen da hain zuzen ere (perkusiora.
- Beste batzuen ustetan berriz, musikaren sorrerak gorputzen mugimenduan eta lanerako erabiltzen zuten tresnerian du bere sorburua; adar edo hezur batetik txirula bat sortzen du, larruarekin tanborra egiten du...
- Beste batek zera dio, musika, gizonak urruti zeudenean elkar komunikatzeko egiten zituzten soinu seinaleetatik sortu zela.
- Bada , musika, gizonak natura imitatzeko edota magia bidez menperatzeko zuen beharretik sortu zela esaten duenik ere.
MUSIKAREN FUNTZIOAK
Musikak aintzinako kultura eta herrietan zuen funtzioa, egungo herrialde eta kulturetan duen funtzioaren antzekoa dela esan dezakegu. Hona hemen, hoietako funtzio edo erabilera batzuk:
- Komunikaziorako baliabide gisa.
- Duen botere magikoa dela eta, herri askok sendabide bezela (“Chamán”-ak tribuetan) ... erabiltzen zuten/dute.
- Natura imitatu eta menperatzeko baliabide gisa.
- Ospakizun sozial ezberdinen laguntzaile edota ardatz gisa.
GREZIA
Kristo Aurreko III-IV mende aldera egon zen Greziar herria oso garrantzitsua izan zen historiaren garapenerako eta beraz baita musikaren garapenerako ere: herri oso aurreratua izateaz gain, gure egungo musikaren sorburua izan zela ere esan dezakegu:
- Grekoak gudatara joaten zirenean, musika lagun zuten. Geroago, mundu osoko gudarosteak gauza bera egingo zuten.
- Musika ospakizun sozial askoren ezinbesteko laguntzailea zen: antzerkietan hitzari laguntzen zion, joku olinpikoetan abeslariei medallak ematen zitzaizkion...
ERROMA
Kristo Aurreko II. mendean munduan menperatzen hasten dira. Ez zuten ekarpen aipagarririk egin musikari dagokionez, baizik eta grekoena eredutzat hartuz beraien artea garatu zuten. Musikak erromatarren gizartean zuen garrantziaz ohartzeko, hor dugu enperadoreari buruzko bitxikeria:
- Berak, abeslari ona izatearen ustea zuen (inor ez zen kontrakorik esatera ausartzen), nahiz eta bere biografia egin zuen Suetoniok ahots ahula zuela aitortu.
- “Girak” egiten dituen lehenengo abeslaria da
- Kanturako leihaketetan parte hartzen du, eta nola ez, beti irabazle suertatzen da.
- Arrakasta ziurtatzeko asmoz, txalotzeko ardura zuten milaka ikusentzule eramaten zituen berarekin kantaldietara.
ERDI AROA
EZAUGARRI SOZIO KULTURALAK
Sarrera
Lehengo gaia, grekoek musikan izan zuten eragin garrantzitsuari erreferentzia eginez bukatu genuen. Greziar musikoen “teoria”( hau da, musikari buruz idatzi zutena ) gaur egunera ailegatu zaigu, baina tradizio orala galdu egin da gertaera historiko batzuk direla medio. Beraz, Erdi Aroan aurkitzen duguna guztiz berria da, berri berritik hastea bezela da.
Ideia nagusiak
- Erdi aroa, Vmendetik XV menderarte dihoan denboraldiari esaten zaio, bertan, Erromatar Inperioaren beherakada eta inprentaren sorrera eta Amerikaren deskubrimentuaren tartean Europako herrietan ematen diren aldaketak aztertzen direlarik.
- Atzerapen garaia dela esan dezakegu, “garai iluna” ere deitua.
- Erromatar inperioa, beraiek baino atzeratuagoak ziren herriak menperatu zuten (barbaroak...)
- Gudaz eta gatazkaz beteriko garai honetan egonkortasun pixka bat duen bakarra Eleiza da, hau boterean jartzeaz gain, kulturaren jabe izango delarik.
- Garai honetan beraz, Teozentrismoa dugu nagusi: jainkoa bizitzaren ardatz izango dugularik.
EZAUGARRI MUSIKALAK
Herriko musika zabaltzeko modu bakarra ahozko tradizioa zen, beraz gaur egun ezagutzea ezinezkoa zaigu. Musika hau, koblakariek eta trobadoreek herriz-hrrei, gazteluz-gaztelu.. egiten zituzten bidaietan zabaltzen zuten.
Aipatutako egoeran, ezagutzen den musika bakarra, eleizaren errito eta bileratan (gero meza eta ofizio izango direnetan) abesten dena da, kantu gregorianoa hain zuzen ere.
Hauek dira kantuaren ezaugarri nagusiak:
- Gure bi eskaletatik ( nagusi eta miorra) ezberdinak diren beste zortzi eskala erabiltzen ditu (Grekoengandik heredatutakoak hain zuzen ere)
- Erritmo librea du eta ez du pultso konstanterik
- Ahots bakarrekoa da, homofonikoa alegia eta gizonek bakarrik abesten dute
- “A capella” abesten da.
- Latinez abesten da.
Idazkera
- kantuak oralki transmititzen dira,
- Liburuetan idatzita dagoen testuaren gainean zeinu batzuk jartzen dira: hauek, soinuaren norabidea adierazten dute.
- Aurreko zeinuei lerro bat jarri zieten, honela, altuera konkretuen lehenengo erreferentzia sortzen da.
- Bi lerro ezartze dira:gorria fa notarentzat eta horia do notarentzat.
- Piskanaka, 3. eta 4. lerroak gehitzen dira honela tetragrama bat osatuz. Guido D’Arezzok tetragrama eta noten izenak ezarri zituen San Juan Bautistaren himnoan oinarrituz
ERRENAZIMENDUA
EZAUGARRI SOZIO-KULTURALAK
- XV eta XVII mendeen arteko garaiari ematen zaion izena da Errenazimendua.
- Teozentrismotik humanismorako pausoa ematen da, gizonak garrantzia hartzen duelarik.
- Errenazimenduan, Grezia eta Erromako kultura kopiatzen da, hau oso nabarmena izango delarik bai margoan eta bai arkitekturan. Grekoek eta erromatarrek gauzak ikasi eta asmatzeko zuten grina bera pizten da garai honetan, honen adibide garbia Leonardo Da Vinci bera dugularik.
- Musikan berriz, ez da arteko beste alorretan ematen den berpizkunde hori gauzatuko, baizik eta berrikuntza nabarmenak izango dira nagusi.
Ezaugarri musikalak
· Homofoniatik polifoniarako pausorik garrantzitsuena ematen da.
· Ahotsa da instrumenturik garrantzitsuena.
· Musika profanoari dagokionez, Erdi Arokoaren antzekoa dela esan dezakegu, baina elizakoari dagokionez, polifoniaruntz garatuko da konplesutasun handia hartuz.
· Instrumentuetarako musika erruz jorratzen hasi zen.
· Musikoaren figura sortzen da, musika bera lanbide bezela onartzen delarik; bai konpositore eta bai abeslariak ere, Europa guztiko gorte eta elizetatik lan egiteko eskaintza ugari jasotzen zituzten.
Tresnak
Ahotsa, laud, arpa, zitara,......
Egiturak
Kanona, motetea, madrigala
Konpositoreak:
Josquin Desprez, Palestrina, Orlando de lasso, Tomas Luis de Victoria, Monteverdi
BARROKOA
- Nahiz eta Errenazimenduan iraultza nabarmena eman, erlijioak oraindik ere garrantzi handia izango du: katolikoak eta protestanteen arteko bereizketak jarraitzen du.
- Sozialki eta ekonomikoki gauzak berdintsu jarraitzen dute: guda, ugari, klase sozial gero eta nabarmenagoak...
- Kultura mailan, arteak eta zientziak gorakada nabarmena ematen dute.
EZAUGARRI MUSIKALAK
- Errenazimenduko polifoniaren aurrean, melodia eta bere akonpañamendua dira nagusi. Aipaturiko melodia, bajo batek eta askotan, idazten ez den “relleno”batek laguntzen du.
- Ondorioz, geroz eta akorde mota gehiago erabiltzen dira, harmonia aberatsagoa eginez.
- M eta m eskalak finkatzen dira.
- Gero eta elementu dinamiko gehiago erabiltzen dira: matizeak, tenpoak, kontrasteak...
Musika “profesionalizatu” egiten da: honela, hemendik aurrera musiko espezializatuak garrantzi handia hartuko dute, bai eleizarentzako eta baita
Kontrapuntoa
Hitzak berak definitzen du: latineko “punctum contra punctum”-etik dator, hau da nota notaren kontra esan nahi du. Ahots bat bestearen gainean jartzen dugunean sortzen da. Bai Errenazimendu eta bai Barrokoan konposatzeko era tipikoa dugu.
Imitazioa
Polifonia idazteko modu bat dugu, ahots batean agertzen den motibo melodikoa beste ahots batek hartzen duenean, hau da, imitatzen duenean sortzen delarik.
Fuga
Hauek dira bere ezaugarri nagusiak:
- Bi edo ahots gehiagotara idatzita dagoen konposizio polifonikoa dugu.
- Estilo kontrapuntistikoa du.
- Sujetoa izeneko gai baten imitazioan du bere oinarria.
- Hiru atal nagusi ditu:
- Aurkezpena (esposizioa): Sujetoak eta erantzunak bere tonalitateetan agertzen dira. Ahotsak banan banan sartzen direlarik. Erantzuna sujetoa bezalakoa da baina dominantearen tonoan dago.
- Zati librea: izenak dioen bezela librea da, ohikoa da sujetoa beste tono batzutan agertzea...
- Reesposizioa: hasierako tonora bueltatzen da eta librea da. Berriro, sujetoa edo erantzuna hasierako tonoan agertzen denean hasten da.
- Batez ere instrumentuentzat egindako konposizioak dira.
Konpositoreak:
Bach, Haendel, Vivaldi
Egiturak
Fuga, Oratorio, Korala, Opera, Suitea, Kontzertua
Tresnak
Organoa, Sokazko tresnak, klabea
KLASIZISMOA
EZAUGARRI SOZIO-KULTURALAK
- Mundu klasikoari begira jartzen den garaia dugu; bere izena, honen ondorioa da hain zuzen ere (XVIII. mendea).
- Ordurarte erabat menderatzen zuen botere absolutoaren aurrean Ilustrazioa sortzen da.
- Ilustrazioaren ideiak honako hauek ditugu:
· Pertsona guztien berdintasuna legearen aurrean.
· Askatasun espiritual eta ideologikoa
· Erlijio guztien arteko errespetoa
· Zorionaren lorpena ezagutzaren bidez
· Natura arrazoiaren bidez menperatzea
- Orekan, proportzioan, sinpletasunean... oinarritutako perfekzioa bilatzen da.
EZAUGARRI MUSIKALAK
- Ahotsen aurrean, musika instrumentala nagusitzen da.
- Orkestari instrumentuak gehitzen zaizkio eta taldetan sailkatzen dituzte: haria, haizea eta perkusioa.
- Konpositoreen kezka FORMA da, arau finkoak ezarri artean: esaldiak argiak eta erregularrak dira.
- Polifonia desagertu egiten da melodia eta bere akonpainamentuari lekua utziz. Melodia hauetan apaindura eza, proportzioa, oreka... da nagusi.
- Tonalitate errezak bilatzen dira, maiorrak, minorrak baino gehiago erabiltzen direlarik.
Erromantizismoa
EZAUGARRI SOZIO-KULTURALAK
- Lehengo razionalismo eta pragmatismoaren aurrean, ametsak eta ideiak dira nagusi.
- Norberaren izaera, ingurunea eta historiaren balorazioa. Hortik dator, natura, hizkuntza, folklore eta kulturari orokorrean ematen zaion balorazioa.
- Klasizismoaren perfekzioa arbuiatu eta Barrokoa bihurtzen dute inspirazio iturri.
- Artistak libre dira espresio eta sormenerako.
- Gizartea aldatzen hasten da. Nobleziak bere pribilegioak galdu eta burgesia garrantzia hartzen hasten da.
- Ez dituzte klasizismoko molde perfektuak erabiltzen beraien sentimentuak adierazteko.
- Melodiak samurragoak, sutsuagoak, konplexuago edo arraroagoak, nota arrotzez beterikoak... bihurtzen dira.
- Testurak trinko eta astunagoak dira: reguladoreak, matizeak, kontrasteak... asko erabiltzen dira.
- Orkestrak handitu egiten dira.
- Birtuosismoa modan jartzen da.
EGITURA MUSIKALAK
LIED
- Egitura eta armonia sinplea dituen abesti bat da.
- Egitura binarioa edo ternarioa izaten du orokorrean.
- Akonpainamenduak garrantzia hartzen du, melodiaren adinakoa delarik kasu askotan.
OPERA
- Opera, sonoritate berrien entseiu tokian bihurtzen da.
- Egoera ezberdinak adierazteko kromatismo asko erabiltzen dira, zenbaitetan, emaitza, tonalitatearen desagerpena delarik.
- Jarrera ezberdineko bi konpositore nabarmentzen dira: Richard Wagner eta Giusepe Verdi.
POEMA SINFONIKOA
- Testu batean oinarritzen den konposizioa dugu.
- Istorio bat kontatu nahi da, soinuen bidez deskribatzen den istorio bat hain zuzen ere.
EZAUGARRI SOZIO-POLITIKOAK
- Nazionalismoak, Erromantizismo garaian ematen den mugimendua dugu.
- Bertan, norberak duenaren edota izan duenaren balorazioa ematen da: natura, historia, folklorea...
- Guzti honen ondorioz, nazionalismoak sortuko dira.
NAZIONALISMOA
- Musikari hauen ezaugarria, beraien aberriarekiko bereizgarria zen estilo musikal propioa sortzea zen.
- Beraien musikari, nazional kutsua eman ahal izateko, ondorengo baliabideak erabiltzen zituzten:
- Bakoitzaren aberriko ezaugarri melódico eta erritmikoak zituen musika folklorikoa erabiltzea.
- Norberaren aberriko historia, ipuin eta kondairak erabiltzea opera, abesti eta poema sinfonikoak konposatzeko.
- Erromantizismo garaiaren parte izanik, bertan erabiltzen ziren egitura musikal berdinak erabiltzen dituzte.
- Une honetan, orkestarako konposaturiko musikak mailarik gorenena lortzen du.
Comentarios
Publicar un comentario