Teoria kuadernoa

 

1) Cifrado american

 

A=La
B=Si
C=Do
D=Re
E=Mi
F=Fa
G=Sol


2) Konpas motak

  • Zenbat pultso?
    • 2:     Binario
    • 3:     Ternario
    • 4:     Kuaternario
  • Nolakoak dira:
    • Bitan zatitzen dira:       Sinplea.
    • Hirutan zatitzen dira:  Ternarioa.
  • Gohiko zenbakia inportanteena da. Beheko zenbakiak unitatea esaten digu.

Goiko zenbakia

Binarioa

Ternarioa

Kuaternarioa

Sinplea

2

3

4

Konposatua

6

9

12




Beheko zenbakia

Txuria

2

Beltza

4

Kortxea

8

Semikortxea

16


Adb. 4/4.    Kuaternario eta sinplea. (4 beltz konpas bakoitzean).

Adb. 4/8     Kuaternario eta sinplea. (4 kortxe konpas bakoitzean).

Adb 6/8      Binario eta komposatua (6 kortxe konpas bakoitzean).

 

3) Interbaloak

 


 

4) Errepikapenak

 

 

5) Tonalitateak

 

 

Eskala maioarrak kalkulatzeko:
  1. Beti Do-tik kontatu behar duzu.
  2. Sostenido bakoitzak bost nota dira. Beti azken nota errepikatzen da eta goraka kontatu behar duzu.
  3. Bemolekin gauza bera baina beraka kontatu behar duzu. Konturatu FaM izan ezik izenak bemola duela.
Círculo de quintas - Wikipedia, la enciclopedia libre

6) Sostenidoen eta bemolen ordena

 

 

#-----> Fa-do-sol-re-la-mi-si

b----->Si-mi-la-re-sol-do-fa 

 

7) Kadentziak

 

Kadentzia bat, esaldi bukaera batera eramaten gaituen akorde multzo edo segidari bateri deitzen diogu. Kadentzia mota ezberdinak daude.Hauetako bakoitzak zerbait ezberdina adierazten digu. Hona hemen kadentzia  ezberdinen adibide batzuk:

·         Autentikoa/perfektua (auténtica/perfecta): Bukaera eman edo erantzuteko erabiltzen da. Oso  erabilia da musika tonalean.  V-I / IV-V-I  akorde segidak osatzen dute.

·         Semikadentzia (semicadencia): Autentikoaren ondoren erabiliena da. Galdera, tentsio, mugimendu... sentsazioa ematen du. Azken akordea V denean ematen da, nahiz eta IV denean ere eman. Erabilienak, ondorengoak dira: I-V / IV-V

·         Plagala  (plagal): honek ere bukaera sentsazioa ematen du, baina ez da autentikoa bezain zuzena, gozoagoa, erromantikoagoa... dela esan genezake: IV-I

·         Hautsia (rota): harridura sortzeko erabiltzen da. Autentikoa bezalakoa da, baina I-ra joan beharrean, VI-ra joaten da: V-VI

·         Modernoa (moderna): perfektua bezalakoa da, baina musika modernoan ematen da. Jazz musikan erabiltzen da: II-V-I

·         Modala (modal):  bukaera sentsazioa ematen duen kadentzia da baina minorrean. Eskala minor naturaletan erabiltzen da eta antzinako musika edota heavyan oso erabilia da: VII-I 


8) Akorde 4 notekin

 

  • Dominatzaile zazpigarrenarekin . Akorda M gehi 7. menorra. V akordea da.
     Adibidez Sol7(G7) Bere notak: sol-si-re-fa
  • Subdominantzaile seigarrenarekin. Akorde M gehi 6. marrioarra. IV akordea da.
    Adibidez FaM6(G6). Bere notak: fa,la,do,re. ______rem7 akordeak nota berdinak ditu  
 
  

9) Soliak

 

Solia, bi ahots edo gehiagok nota ezberdinak baina figurazio bera egiten dutenean sortzen da. Soli bat egiteko, ahots nagusiaren azpian,  ditugun ahots adina nota jarri behar dira. Ahots nagusiak, gauden akordeari dagokion nota bat egiten badu, beste ahotsak ere, akordeari dagozkion notak egingo dituzte.



 
 

 

 

 

 

 

 

 

Akordeari ez dagokion nota bat egiten badu, bi aukera ditugu:

  • Nota hori, bere azpian dagoen eta akordeari dagokion nota bat balitz bezala harmonizatzea.



 
 

 

 

 

 


  • Ahots guztiak, 1go ahotsak egiten duen gauza bera egitea (akordekoak ez diren notak ahots guztietan:

 

Melodiako hurrengo notarekiko duen distantzia berbera erabiliz harmonizatu beste ahots guztiak. Adibidez:

Mi notatik, fa notara tonu erdiko distantzia badugu, miren azpian jartzen ditugun notak, hurrengoekiko tonu erdira egon beharko dute. Nahi izanez gero, 2. batera jartzea nahikoa litzateke, M ala m izateari garrantzia eman gabe.


Honez gain, soliak bi motatakoak izan daitezke:

  1. Itxia: melodiaren azpian akordeari dagozkin notak jartzen dira, baina beraien artean beste notarik sartzen ez dela.

 

  1. Irekia: 2. ahotsa edo 2. eta 4.na zortzigarren bat jaisten direnean. Solia oso irekia geratzen da eta oso ongi funtzionatzen du nota luzeen kasuan.

 

 

 

10) Background pasivo (oinarri harmonikoa)

 

BGP bat, saltorik gabeko nota luzeez osaturiko ahots bat da. Akordeko notak erabiliz eratzen da (oso ongi funtzionatzen dute 3. eta 7.nak) eta beti notak mantendu edota ahalik eta gutxien mugituz osatzen da. Hondo harmoniko eta rellenoak eratzeko balio du. Melodiarekiko tinbre oso ezberdineko instrumentuak egitea da komenigarriena, melodiarekin nahastu ez dadin, azken honekiko tesitura ezberdinean egitea ere garrantzitsua delarik.. BGPak soliak bezala harmonizatu daitezke.

 


11) Background aktiboa (kontramelodia, kontrakantua)

 

Melodia nagusiarekin batera doazen eta aldi berean hau kontrastatzen duten melodiak dira. Adibidez, melodia moteldu egiten denean, BGAk aktiboagoak bihurtzen dira eta alderantziz.  Askotan, melodia nagusia imitatzen dute eta soliak bezala harmonizatu daitezke. Beti bezala, hauek eratzeko akordeak erabiliko ditugu.

 

 12) Arpegio ahotsa

Musika konponketa bat eratzerakoan erabiltzen den baliabide bat da. Normalean laguntza egiten duten ahotsak dira, baina melodía bat osatzeko ere balio dezakete.

Akordeko notak beti diseinu bera eginez  erabiltzea datza. Arpegio ahotsak mugimendua eta bizitasuna emango dio konponketari, harmoniak definitu eta musikari bolumena emango diolarik

 

Arpegio ahotsak eratzeko ondorengo pausoak eman ditzakegu:

  1. Diseinu melodiko bat asmatu
  2. Erritmo bat jarri
  3. Eskema paperean irudikatu eta gero momentu konkretu bakoitzean dauden akordeen notekin idatzi.
  4. Loturarik gabeko arpegio ahotsa eta loturadun arpegio ahotsa azaldu.

Hona hemen adibidea

Eskema:

 

Loturarik gabeko arpegio ahotsa:

Loturadun arpegio ahotsa:

 

 

 

Comentarios