*** 19. klasea (2022/02/22)
1) Kadentziak
Kadentzia bat, esaldi bukaera batera eramaten gaituen akorde multzo edo segidari bateri deitzen diogu. Kadentzia mota ezberdinak daude.Hauetako bakoitzak zerbait ezberdina adierazten digu. Hona hemen kadentzia ezberdinen adibide batzuk:
· Autentikoa/perfektua (auténtica/perfecta): Bukaera eman edo erantzuteko erabiltzen da. Oso erabilia da musika tonalean. V-I / IV-V-I akorde segidak osatzen dute.
· Semikadentzia (semicadencia): Autentikoaren ondoren erabiliena da. Galdera, tentsio, mugimendu... sentsazioa ematen du. Azken akordea V denean ematen da, nahiz eta IV denean ere eman. Erabilienak, ondorengoak dira: I-V / IV-V
· Plagala (plagal): honek ere bukaera sentsazioa ematen du, baina ez da autentikoa bezain zuzena, gozoagoa, erromantikoagoa... dela esan genezake: IV-I
· Hautsia (rota): harridura sortzeko erabiltzen da. Autentikoa bezalakoa da, baina I-ra joan beharrean, VI-ra joaten da: V-VI
· Modernoa (moderna): perfektua bezalakoa da, baina musika modernoan ematen da. Jazz musikan erabiltzen da: II-V-I
· Modala (modal): bukaera sentsazioa ematen duen kadentzia da baina minorrean. Eskala minor naturaletan erabiltzen da eta antzinako musika edota heavyan oso erabilia da: VII-I
2) Berpizkundea
- Egoera
- Il grillo
- Kyrie
- Josquin Desprez
3) Interbaloak. Diktaketak
4) Fa ikurra irakurmena
5) Motibo melodikoak
6) V sinfonia, motiboa eta morse
Comentarios
Publicar un comentario